XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...), karenadunak garatu baino lehen Asiatik Australiara banandu zelako.

Beraz, nola edo hala gure bizitza suntsiaraz dezakeen biziaren beste formaren bat ba ote da?

Gurea ez da munduan den biziaren forma bakarra.

350.000 landare-espezie inguru ezagutzen dira eta beste 900.000 inguru animali espezie.

Oraindik aurkitu gabeko beste milioi bat edo bi egon daiteke gainera.

Beste espezie horietakoren bat gurtetzat arriskutsua ote da?

Hominidoen hasierako historian era horretako arriskuak ugari ziren.

Gure arbaso hominidoek, beren larruazal hutsez estalirik eta arma gisa beren gorputz-adarrak baino ez zituztela, harrapari handiei ezin zieten lehia egin; ezta belarjale handiei ere.

Lehen hominidoek beren elikagaiak landare-mundua ustiatuz eskuratuko zituzten, eta agian noizbehinka, goseak bultzata, ehizatutako animalia txikiez elikatuko zen, gaur egun txinpantzeek egiten dutenaren antzera.

Gizakiaren tamainako edo tamaina handiagoko gainerako izakiengandik ordea, ihes egin edo ezkutatu egin behar izaten zuten.

ETSAI BELDURGARRIENETAKOAK: ARRATOIAK

Berez ugaztun txikiak handiak baino arriskutsuagoak izan daitezke.

Banaka hartuta, ugaztun txikia ez da handia bezain arriskutsua, noski.

Txikiak indar gutxiago du, errazago hil daiteke eta bere erantzuna ez da hain bortitza.